XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

15.000 errealekoa eta %3an izan zen hasierako mailegua, gerrara joan ahal izateko, eta Juan Antonio de Mugerzak egin zuen mailegu hura 1793ko irailean.

Honako klausula hau zehaztu zen hartan: especial y expresa clausula de que cada y quanto la villa y sus vecinos quisieren redimir dicho censo havia de ser obligado dicho Muguerza y sus herederos a recivir su capital

Logikoa denez, ez zuten mailegua interesen bitartez luzatu nahi izango eta dirua zegoen une batez baliatuko ziren zorra kitatzeko.

Halaz ere, ez zuten oinordekoek kapitala besterik gabe onartu beharrik izango, baizik eta berek derrigortuko zuten udala ordainketa egitera.

Izan ere, Mugerzaren seme bat, Juan Francisco, izan zen 1802an klausula gauzatu zuen alkatea eta, horrenbestez, bere burua lurrak eskuratze alde kobratzen behartuko duena

Halatan, behar-beharrezko zituzten herri-lurretatik ateratzen zuten probetxuaren murrizteak kalterako ondorioak izango zituen familia nekazarien ekonomian, herri-lurren funtsezko alde bat pribatizatu ondoren ez baitziren etxean ezinbesteko zituzten osagarri batzuk (egurra, zura, otea, iratzea, fruituak, larreak,...) aurrerantzean haien eskura egongo.

Era berean, tokian tokiko ogasunek ere sumatuko dute galera hori, murriztu egingo baitziren aldiroaldiro lur eta ondasun (errotak, eta abar) haien errentetatik sortzen ziren dirusarrerak eta, gainera, ezin abalatuko zituzten etorkizuneko mailegu berriak eta, horrenbestez, berriro jo beharko zuten zergetara.